Julian Barrenetxeak kantoia du

Uztarria.eus 2011ko api. 4a, 11:04

Dantza sueltoko bi ikasle aurreskua dantzatzen, izendatze eta plaka jartze ekitaldian.

Joan den zapatuan jarri zioten plaka pasadizoari

.50 urte dira musikaria hil zela, eta 25 abesbatze sortu zela

Joan den zapatuan, apirilak 2, parrokia ondotik Erdikalera doan kantoiari Julian Barrenetxea izena jarri zioten.

Izendatze eta plaka jartze ekitaldian, Juan de Antxieta musikarien laguntzarekin dantza sueltoko bi ikaslek aurreskua dantzatu zuten. Julian Barrenetxea eta Parrokiko abesbatzek Agurra , Kantuz eta Agur Jauna abestiak kantatu zituzten.

Barrenetxea musikaria hil zela 50 urte dira aurten, eta izen berdina duen abesbatza sortu zela 25 urte. Horren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte aurten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide