Loiolara bideko espaloi bat itxita egongo da oinezkoentzat

Uztarria.eus 2011ko api. 4a, 11:04

Etxebeltz eremutik Loiolara bideko espaloia bizpahiru astez egongo da itxita

Gaur, astelehena, bide gorria eta espaloi berria egiten hasiko dira

Gaur, astelehena, Etxebeltz eremutik Loiolara doan espaloia itxi egin dute lanak direla-eta. Bizpahiru astez egongo da alde horretako bidea oinezkoentzat itxita eta, beraz, Esklaba aldeko espaloitik ibili beharko dute.

Orain espaloia dagoen tokian bi metro zabaleko bidegorria egingo dute. Gorago, etxeen altueran, korrikalarientzako eta oinezkoentzako bide bana egingo dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide