XXXII. Juan de Antxieta argazki lehiaketako sariak banatu zituzten joan den zapatuan. Aurtengo gaia sokamuturra izan da, eta Beñat Unanue izan zen garailea. Hori dela-eta, 365 euro eta garaikurra eskuratu zituen.
Valen Garcia izan zen bigarrena, eta 235 euro eta garaikurra irabazi zituen. Hirugarren saria, berriz, Alaitz Lizarralderentzat izan zen eta 200 euro eta garaikurra jaso zituen. Laugarren postuan Juan Maria Amenabar Otola
sailkatu zen eta 120 euro jaso zituen, aldiz, bosgarren postua, Angel Olabarria izan zen eta 80 euro irabazi zituen.
Urteroko legez, Iñaki Joaristi 'Altzarte'-ren omenezko sari berezia Juan Mª Ibarzabali eman zioten, eta plaka bat eta 150 euro eskuratu zituen.
Erakusketa irekita
Sari banaketa bukatuta, lehieketara aurkeztutako argazki guztien erakusketa zabaldu zuten Sanagustinen. Apirilaren 17ra arte egongo da irekita: astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara. Bertaratzen direnek argazki onenaren aldeko botoa emateko aukera izango dute, eta erakusketa bukatutakoan ikusleen bozka gehien jaso duen argazkia saritu egingo dute.