Kultur Mahaiak batzarra egingo du ostegunean

Uztarria.eus 2011ko api. 5a, 11:04

Baigeran izango da, 20:30ean hasita

Sanagustin kulturgunearen kudeaketarako proiektuaz hitz egingo dute

Datorren ostegunean, hilaren 7an, Azpeitiko Kultur Mahaiak batzarra egingo du, Baigeran, 20:30ean hasita. Sanagustin kulturgunearen kudeaketarako proiektua izango dute hizpide.

Herriko kultur taldeek hartuko dute parte bilkuran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide