Ziklomotorren azterketa teknikoak egingo dituzte

Uztarria.eus 2011ko api. 5a, 11:04

Maiatzaren 6an izango da proba egiteko aukera Udal biltegian, 09:00etatik 14:00etara

Azterketa teknikoa egiteagatik 24,80 euro ordaindu beharko dira

Azpeitiko Udaltzaingoak ziklomotorren azterketa teknikoen inguruko argibideak eman ditu. Jakinarazi dutenez, lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek azterketa teknikoa derrigorrez egin beharko dute.

Proba hori egiteko aukera izango da maiatzaren 6an, 09:00etatik 14:00etara, Udal biltegian (Urola kalea 6).

Txanda hartzeko 943 76 04 90 telefono zenbakira deitu behar da. Azterketa teknikoaren kostua 24,80 eurokoa da. Azterketa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa honakoa da: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, zirkulatzeko baimena eta derrigorrezko asegurua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide