Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleak Hernaniko Txistulari Txapelketan

Uztarria.eus 2011ko api. 5a, 12:04

Txapelketan parte hartu zuten Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleak. (Musika Eskola)

Zapatuan, hilak 2, izan zen eta sei azpeitiar txistularik hartu zuten parte txapelketan

B mailan, Alain Sorazuk bigarren saria eskuratu zuen

Joan den apirilaren 2an, zapatuan, VII. Txistulari Txapelketa jokatu zen Hernanin. Bertan, Juan de Antxieta Musika Eskolako sei txistularik hartu zuten parte; A mailan hiruk eta B mailan beste hiruk.

A taldean hamabost partaide izan ziren guztira. Tartean, Jon Azpeitia, Aritz Aldalur eta Iñaki Agirre azpeitiarrak. B taldean, berriz, hamalau ikaslek hartu zuten parte eta Iñaki Azpeitia, Unai Montori eta Alain Sorazu azpeitiarrek hartu zuten parte. Sorazuk bigarren saria irabazi zuen gainera.

Taldeko saioetan ere hartu zuten parte Juan de Antxietako ikasleek. Alde batetik, Jon Azpeitia, Aritz Aldalur, Iñaki Agirre eta Iratz Urangak. Bestetik, aldiz, Iñaki Azpeitia, Unai Montori, Alain Sorazu eta Maria Sorazuk, eta bigarren saria eskuratu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide