Uztarria Azpeitiko Komunikazio Taldeak hainbat herritarrei buruzko liburuxka biografikoak argitaratzeko proiektua jarri zuen martxan duela bi urteko martxoan, Julian Bereziartuaren biografiarekin. Uztailean Leo Etxeberriaren biografia aurkeztu zuen eta azaroan Valentina Agirre zenaren bizia jaso zuen. Santi Lazkanorena izan zen Uztarriak argitaratu duen laugarren liburuxka. Bosgarrena, berriz, Amaia Garmendiari buruzkoa, eta zapatu honetan seigarrena aurkeztuko du Uztarriak; Enkarna Arregiri buruzkoa.
Alexander Silva kazetariak idatzi du biografia, eta zapatuan (apirilak 9) aurkeztuko dute, Baigeran, 11:00etan.
Uztarriak aurkezpen horretara joateko dei egin nahi die herritar guztiei. Uztarriako bazkideek asteburuan jaso zuten etxean biografia.
Uztarriaren produktuak
LIBURUAK
Joxe Takolo
Enekoitz Esnaola, 2001
Angel Otaegi
Iban Arregi, 2001
Imanol Elias
Mailo Oiarzabal, 2002
Patxi Altuna
Josune Etxeberria, 2003
Azpeitiko efemerideak
Imanol Elias, 2003
Azpeitiko mendi gida
Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004
Euskarazko prentsa eta Azpeitia
Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004
Loiolarik ez balitz
IƱigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi, 2005
Otsobeltz
Andoni Salegi, 2005
Urrestillako musika taldeak
Asier Sustaeta, 2006
Azpeitiarrak Espainiako Gerran
Amaia Mendizabal, 2006
Oroitarri
Kepa Urbieta, 2008
CD-a
Urolaldeko bertso zaharrak Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2007
LIBURUXKA BIOGRAFIKOAK
Julian Bereziartua
Ander Ugarte, 2009
Leo Etxeberria
Miren Garate, 2009
Valentina Agirre
Olatz Prat, 2009
Santi Lazkano
Nekane Zinkunegi, 2010
Amaia Garmendia
Xabier Otamendi, 2010
Enkarna Arregi
Alexander Silva, 2011
Liburuak oso-osorik webgune honetan irakur daitezke, ziberteka atalean.