Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute

Uztarria.eus 2011ko api. 6a, 13:04

Beriaingo aintzira batean hilda agertu zen emakumearen gertaeraren harira egingo dute elkarretaratzea

Bilgune Feministak deituta, 19:30ean izango da kontzentrazioa, plazan

Joan den astelehen goizean Beriaingo aintzira batean hilda agertu zen emakumearen gertaera salatzeko kontzentrazioa deitu du gaurko, asteazkena, Bilgune Feministak. 19:30ean izango da, plazan. Azpeitiko Emakume Mahaiak ere bat egin du elkarretaratzearekin.

Hilotza Ekuadorreko Yanela Zaruma Cabrera da, baina Burlatan bizi zen. Genero indarkeria izan ote den aztertzen ari dira auzitegiko medikuak, eta hipotesi hori geroz eta indar gehiago hartzen ari da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide