Udalbiltzaren absoluzio epaia irmoa da dagoeneko

Berria.info, uztarria.com 2011ko api. 6a, 17:04

Fiskalak eta Dignidad y Justiciak ez dute Espainiako Auzitegi Nazionalak urtarrilaren 20an emandako sententziaren kontrako helegiterik aurkeztu Gorenean

Auziperatutakoen artean egon da Miren Odriozola azpeitiarra.

Behin betiko bukatu da Udalbiltza auzia, joan den urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako absoluzio epaia irmoa delako dagoeneko. Izan ere, ez fiskalak eta ez Dignidad y Justicia elkarteak ez dute epaiaren aurkako helegiterik aurkeztu Auzitegi Gorenean. Sententzia jakin zenean Dignidad y Justiciak esan zuen sartuko zuela.

2003ko apirilean hasi zen auzia, polizia operazioa eginda. Iazko uztailean ekin zioten epaiketari, eta urtarrilaren 20an eman zuen epaia Auzitegi Nazionalak.

Udalbiltza auzia-n auziperatutakoen artean egon da Miren Odriozola azpeitiarra.

Kalteak

Udalbiltzak ohar baten bidez azpimarratu duenez, "hainbat kalte eragin ditu prozesamendu politiko honek":

  • "13 pertsona atxilotuta eta kartzeleratuta. Sei hilabete eta urte eta erdi artean egon ziren kartzelan.
  • Pertsona horiek hilabete honetara arte egon dira baldintzapeko erregimenean, diru bermeak ordainduta, Espainiako estatutik ezin irtenda, eta pasa den irailera arte aldiro epaitegian sinatzera joanez (batzuk bi astean behin, beste batzuk astero, bat bi egunez behin).
  • 22 pertsona auzipetu dituzte. Horietatik lau alkateak ziren Udalbiltzaren kontrako auzia abiatu zutenean, eta beste hamabost, zinegotziak. Beste hirurak Udalbiltzako langileak ziren.
  • Zigor eskari gogorrei egin diete aurre auzipetuek: 10-15 urte arteko zigor eskariak Fiskaltzaren aldetik, eta 15-23 urte artekoak Dignidad y Justicia elkartearen aldetik.
  • Udalbiltzaren, Udalbiltza Partzuergoaren eta Euskal Garapen eta Kohesio Funtsaren lana eragotzi, oztopatu eta bahitu du prozesamendu luze honek.
  • Bulego publikoak bortxaz itxita.
  • Materiala kenduta.
  • Udalek Udalbiltza Partzuergoari emandako diru publikoa bahituta.
  • Herritarrek euren borondatez Zuberoa Garatzen egitasmorako emandako 400.000 euroak bahituta".

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Miren Odriozolari absoluzioa

Fiskalak ez du Miren Odriozolaren zigor eskaera jaitsi

Udalbiltza aske eskatuz

Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean, plazan

Polizia batek aitortu du eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik

Udalbiltzaren lana zilegi zela esan dute polizia perituek

Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzako auzipetuen kontrako frogarik aurkeztu

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Udalbiltza auziko bideoa ikusteko egin klik hemen .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide