Apirileko Uztarria aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2011ko api. 6a, 21:04

Hilaren 4ean hasi ziren etxez etxe banatzen

Webgune honetan ikus daiteke jada aldizkaria, baita PDF formatuan ere

Uztarriaren 2011ko apirileko zenbakia kalean da jada. Hilaren 4ean (herenegun) hasi ziren etxez etxe banatzen. Webgune honetan ikus daiteke jada aldizkaria, baita PDF formatuan ere.

Herri aldizkariak elkarrizketa sail berria estreinatu du hilabete honetan, Euskal Herriko beste herrietan bizi diren azpeitiarrei eskainia. Azpeitiarrak 'Basque Country'-n izena du atal berriak, eta Azkoitian bizi den azpeitiar bat, Mailu Aizpuru, da aurreneko protagonista.

Iritziegile berria ere estreinatu da Uztarria aldizkarian hilabete honetan, Iosu Salegi. Bi hilabetero idatziko du Salegik, Olatz Pratek utzitako tokia hartuz.

Hona hemen Uztarriak apirileko zenbakian landu dituen gaiak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide