Ingeleseko udalekuak eskainiko ditu Ikasberrik 5-12 urte bitartekoentzat

Urola Kostako Hitza 2011ko api. 7a, 13:04

Zalantzak argitzeko informazio bilera egingo dute gaur

.19:00etan izango da Azpeitiko Ikastolako biltokian

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik Enjoy English udaleku programa antolatu du udako oporretarako. Ikastolen Elkartearen hizkuntza udalekuen baitan, 5-12 urte bitarteko ikasleek hilabetez ingelesa ikasi eta gozatzeko aukera izango dute. Gurasoek izan ditzaketen zalantzak eta programaren xehetasunak argitzeko, informazio bilera egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera Ikastolako biltokian. Bailara guztiko gurasoentzat izango da bilera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide