Lan Mobel Iraurgik Tarragonaren aurka jokatuko duen partida erabakiorrera joateko deia egin dute

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2011ko api. 7a, 20:04

Biharkoa, ostirala, izango da denboraldi honetan etxean jokatuko duten azkena; 21:00etan hasiko da, kiroldegian

ISB nahiz Zurt tabernetan kontsumitzeagatik partidarako sarrerak banatuko dituzte

Lan Mobel ISB taldeak denboraldi honetan etxean jokatuko duen azken partida izango da bihar, ostirala, 21:00etan ADT Tarragonaren kontra Udal Kiroldegian jokatuko duena. Duela bi aste egin bezala, zalez bete nahi dituzte harmailak Iraurgikoek, giro epel horrekin jokalariei babesa erakutsi eta indarra emateko. Horregatik, partidara bitartean ISB tabernan edo Azkoitiko Zurt tabernan produkturen bat kontsumitzen duten helduei sarrera bana oparituko diete.

Lan Mobelek ia beharrezkoa du, maila mantentzeko, bihar gauean ADT Tarragonaren aurkako partida irabaztea. Euren esku dago, izan ere, biharkoa eta datorren astean Tijolaren aurka jokatu behar duten lehia irabaziz gero, datorren urtean zilarrezko LEBen jarraitzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide