Datorren asteazkenean pasatuko da Korrika Azpeititik

Uztarria.eus 2011ko api. 8a, 12:04

Bi aldiz igaroko da: Landeta aldetik 16:10 inguruan eta Etxe Zuri paretik 18:03 aldean

Gaur, ostirala, Euskaltzaindiaren omenez egindako dokumentala izango da ikusgai Sanagustinen

Atzo, hilak 7, hasi zen TrebiƱun 17. Korrika eta, apirilaren 17an bukatuko da Donostian. Azpeitira datorren asteazkenean, hilak 13, iritsiko da. Bi aldiz pasatuko da: lehenengo, Matxinbentatik behera, Landetan barrena (herrira sartu gabe) 16:10 inguruan, Zestoara joango da, eta Zestoan buelta hartu eta Azpeitiara itzuliko da, herri barrutik pasatzeko eta Azkoitia aldera joateko. Bigarren aldiz, hau da, herri barrutik (Etxe Zuri parea), 18:03 aldean pasatuko da.

Euskaltzaindia omendua

Aurtengo Korrikako omendua Euskaltzaindia da eta dokumentala egin dute erakundearen ibilbidea jasotzeko. Ikus-entzunezko hori Mondragon Unibertsitateko ikasleek egin dute eta tartean da Alexander Silva azpeitiar kazetaria.

Korrika Kulturalaren baitan, Azpeitian gaur ikusi ahal izango da Zenbait gazte ausart dokumentala, 22:00etatik aurrera, Sanagustinen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide