14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek udalekuetan izena eman dezakete

Uztarria.eus 2011ko api. 8a, 12:04

Hilaren 15era bitartean eman ahal izango da izena

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu ditu udalekuak

Gipuzkoako Foru Aldundiak 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituen udalekuetan izena eman daiteke dagoeneko. Joan den apirilaren 6an, asteazkena, hasi zen izen-ematea eta hilaren 15ean bukatuko da.

Izena Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60), Foru Aldundiko Bulegoan edo www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean eman daiteke. Informazio gehiago behar duenak, Gazte Informazio Bulegora zuzendu besterik ez du.

.7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat izen emate epea martxoan bukatu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide