Enkarna Arregi, "ezer egin gabe egoten ez" dakien emakumea

Uztarria.eus 2011ko api. 9a, 15:04

Ezkerretik eskubira: Enkarna Arregi, Alex Silva, eta Uztarriako kide Julene Frantzesena, gaurko aurkezpena bukatu ondoren.

Hari eskainita Alex Silvak idatzi duen liburuxka biografikoa gaur, larunbata, aurkeztu du Uztarriak

Liburuxka biografikoen proiektuaren seigarren lana da; aurten beste bi argitaratuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

"Gure amak esaten zuen: Gaztetan inork ez zidan esaten polita nintzenik eta, zahartu naizenean, denek 'zer polita zauden!'. Niri ere horixe gertatzen ari zait", dio Enkarna Arregik, "ezer egin gabe egoten ez" dakien emakumeak. Hari eskainita Alex Silvak idatzi duen liburuxka biografikoa gaur, larunbata, aurkeztu du Uztarriak Baigera I-eko aretoan.

Amaren hitzak gogora ekarri ditu Arregik, bere ibilbideari garrantzia kentze aldera. "Eskerrik asko loreengatik, baina ez dut ikusten ezer berezirik egin dudanik", zioen. "Hemen -liburuxkan- idatzita daudenak ba, ez dakit hala izango diren, baina ez diot meriturik ematen", gaineratu du. Bere bizitzako kontuak liburu batean idatzita ikustea gehiegitxo iruditzen zaio Enkarna Arregiri baina, liburuaren egile Alex Silvak esan duen bezala, "berak -Enkarnak- ez du baloratzen egin duena, baina inguruko guztiek bai. Gure gizartean zein garrantzitsua den, horrelako pertsonen lana".

Aurkezpen ekitaldiko argazki gehiago ikus daitezke hemen.

Seigarrena, aurtengo aurrena

Enkarna Arregiri eskainitakoa Uztarria Komunikazio Taldeak 2009an abian jarri zuen liburuxka biografikoen proiektuaren seigarren lana da; aurten beste bi argitaratuko ditu Uztarriak. Herriko kazetari gazteei idazteko aukera ematea eta hainbat azpeitiarren biografiak argitaratzea dira Uztarriak proiektu honetan uztartu nahi dituen helburuak.

Enkarna Arregiri eskainitako liburuxka herriko liburudendetan eta Uztarriaren egoitzan (Perez Arregi, 1 behea) salgai izango da datorren astetik aurrera, 5 euroren truke.

Uztarriaren produktuak

LIBURUAK

Joxe Takolo

Enekoitz Esnaola, 2001

Angel Otaegi

Iban Arregi, 2001

Imanol Elias

Mailo Oiarzabal, 2002

Patxi Altuna

Josune Etxeberria, 2003

Azpeitiko efemerideak

Imanol Elias, 2003

Azpeitiko mendi gida

Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004

Euskarazko prentsa eta Azpeitia

Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004

Loiolarik ez balitz

IƱigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi, 2005

Otsobeltz

Andoni Salegi, 2005

Urrestillako musika taldeak

Asier Sustaeta, 2006

Azpeitiarrak Espainiako Gerran

Amaia Mendizabal, 2006

Oroitarri

Kepa Urbieta, 2008

CD-a

Urolaldeko bertso zaharrak Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2007

LIBURUXKA BIOGRAFIKOAK

Julian Bereziartua

Ander Ugarte, 2009

Leo Etxeberria

Miren Garate, 2009

Valentina Agirre

Olatz Prat, 2009

Santi Lazkano

Nekane Zinkunegi, 2010

Amaia Garmendia

Xabier Otamendi, 2010

Enkarna Arregi

Alexander Silva, 2011

Liburuak oso-osorik webgune honetan irakur daitezke, ziberteka atalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide