Gaur hasiko da Gazte Astea

Uztarria.eus 2011ko api. 11a, 14:04

2011ko Gazte Astea iragartzen duen kartela.

Gaur, astelehena, 19:00etan txupinazoarekin emango diote asteari hasiera

Kontzertuak, hitzaldiak, bertso trama eta antzerkia antolatu dituzte, besteak beste

Gaur, astelehena, hasiko da 2010eko Gazte Astea. Gaurtik igandera bitartean ekimen ugari antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak: hitzaldiak, afari-tertuliak, bertso trama, kontzertuak, argazki rallya...

Gazteek izango dute zer egin eta zer gozatu. Gaur arratsaldean emango diote asteari hasiera txupinazoarekin. Segidan, bizikleta karabana egingo dute.

Aurten ere futbito txapelketa Gazte Astetik aparte antolatu dute.

Hona, 2011ko Gazte Asteko egitaraua:

Apirilak 11, astelehena

18:30ean, txupinazoa plazan.

19:00etan, bizikleta karabana.

20:00etan, pintxo jana eta antzerkia.

Apirilak 12, asteartea

19:00etan, Espetxeetako errepresioa izenburupean hitzaldia.

20:30ean, afari-tertulia.

Apirilak 13, asteazkena

19:00etan, Gaztetxearen bilakaeraren inguruko hitzaldia.

20:30ean, afari-tertulia.

Apirilak 14, osteguna

19:00etan, GZZren eskutik Zero Zabor hitzaldia.

20:30ean, pintxo jana.

22:00etan, Bertso Trama. BeƱat Lizaso, Josu Oiartzabal Xenpelar, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro ariko dira kantuan; trama jartzen, berriz, Aitor Zinkunegi.

Apirilak 15, ostirala

20:00etan, parrillada.

22:00etan, parodia.

Apirilak 16, zapatua

12:30ean, argazki rallya.

14:30ean, bazkaria. Sarrerak, Txarrantxan eta Orkatzen erosi ahal izango dira.

16:30ean, Skandalue elektrotxaranga eta koadrilen arteko herri kirol lehia.

20:30ean, pintxo jana.

22:00etan, Orkesta Marxista eta Garraxika taldeen kontzertuak.

Apirilak 17, igandea

18:00etan, Sagarren Denbora dokumentala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide