Urrestillan ere, Korrika

Urrestillako Herri Batzordea eta Festa Batzordea 2011ko api. 11a, 19:04

Asteazkenean, hilak 13, 15:49an iritsiko da lekukoa Urrestillako plazara

Herri Batzordeak eta Festa Batzordeak, urrestildarren diru-ekarpenak lagunduta, kilometroa erosi dute aurrenekoz

Badator 17. Korrika! Eta, Urrestillan ere, Korrikari harrera egiteko prest daude. Asteazkenean, hilak 13, 15:49an iritsiko da lekukoa Urrestillako plazara, Nuarbetik bueltan. Jende asko elkartzeko ordurik egokiena ez dela jakin arren, Urrestillako Herri Batzordetik eta Festa Batzordetik dei egin nahi diegu urrestildarrei, euskararen aldeko lasterketan parte har dezaten.

Ez da Korrika Urrestillatik igaroko den aurreneko aldia. Baina, aurten, Herri Batzordeak eta Festa Batzordeak, urrestildarren diru-ekarpenak lagunduta, kilometroa erosi dute aurrenekoz. Joan den martxoan, Urrestillako denda eta tabernetan kutxak jarri ziren, herritarrek diru-laguntza bertan eman ahal izateko. Guztira 140 euro jaso ziren kutxetan. Eskertzekoa, benetan, herritarren laguntza.

Asteazkenerako hitzordua egina dago. Hartu parte Korrikan!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide