Iratxera irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2011ko api. 12a, 12:04

Gaur, asteartea, da izena emateko azken eguna

Baigerako bulegoa itxita egongo da hilaren 20tik maiatzaren 2ra bitartean

Iratxera ibilaldia antolatu du Baigerak hilaren 14rako. Izena emateko azken eguna gaur, apirilak 12, izango da. 10:30ak eta 12:30ak bitartean egin beharko da Baigerako bulegoan eta 30 euro ordaindu beharko da.

Ostegunean, plaza atzetik irtengo du autobusak, 08:30ean. 10:30ean hamaiketakoa egingo dute eta, segidan, bodegara bisita. Ondoren, Trufa museora bisita egingo dute eta, 14:30ean, bazkaldu egingo dute Hotel Iratxen. Arratsaldean, joaten direnentzat bingo jolasa, opariak eta dantzarako tartea izango dira.

Baigeran ere oporrak

Aste Santuko oporrak direla-eta, Baigerako bulegoa itxita egongo da apirilaren 20tik maiatzaren 2ra bitartean. Taberna, ordea, irekita egongo da egun horietan ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide