Kanpaina berria hasi du Bertanek

Uztarria.eus 2011ko api. 12a, 13:04

Apirilean, erosketak Bertan Txartelarekin egiten dituzten bezeroen artean txekeak zozkatuko dituzte

Urte guztian Bertan Txartelarekin egindako bost euroko erosketa bakoitzeko puntu bat emango zaio erabiltzaileari

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Apirilean, erosketak Bertan Txartelarekin egiten dituzten bezeroen artean, 5 euroko, 10 euroko, 20 euroko eta 50 euroko erosketa txekeak zozkatuko ditu.

Bestalde, urte guztian Bertan Txartelarekin egindako bost euroko erosketa bakoitzeko puntu bat emango zaio erabiltzaileari. 1000 puntu osatzen dituztenei 10 euroko txeke bat emango zaie elkarteko dendetan gastatzeko.

Gainera, Eskuztako gasolindegian (AVIA) Bertan Txartelarekin ordainduz gero, urte guztian %2ko deskontua egingo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide