Korrika 17 badator!

Uztarria.eus 2011ko api. 13a, 13:04

Korrika Txikia 16:00etan hasiko da igerileku aurrean

Korrika, berriz, 17:52 aldera iritsiko da Eskuzta parera

Iristear da euskararen aldeko lasterketa. Gaur, asteartea, arratsaldean iritsiko da Matxinbentara (15:04) eta Urrestillara (15:49) joango da handik. Urrestillan bertako Herri Batzordeak kilometroa erosi du aurreneko aldiz eta, beraz, lekukoa emango dute urrestildarrek.

Urrestillatik, Landetan barrena (herrira sartu gabe) 16:05 inguruan, Zestoara joango da. Zestoan buelta hartuko du eta Azpeitiara itzuliko da, herri barrutik pasatzeko. Eskuzta parera 17:52 aldera iritsiko da.

Guztira, Azpeitiari tokatu zaizkion kilometroetan 30etik gora eragilek, taldek eta ikastetxek eramango dute lekukoa.

Korrika Txikia

Korrika Txikia igerilekutik irtengo da 16:00etan eta Sanjuandegitik bueln kalera joango da. Arzubia aldetik Zelai Luzera, eta handik, alde zaharrean kalez kale ibilita plazara joango dira umeak. Lekukoa, berriz, ikastetxe eta ikastoletako ikasleek pasatuko dute eskuz esku. Behin plazan, Korrikako mezua irakurriko dute.

Segidan, 16:45ak inguruan, Sanagustinen margo tailerra eta txokolatada izango dira. Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleek musikaz girotuko dute kulturgunea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide