Gaur gauera bitartean eman daiteke izena Arantzazuko ibilaldirako

Urola Kostako Hitza 2011ko api. 13a, 12:04

Erramu Igandeko bedeinkapena eta meza 12:30ean izango direla jakinarazi du Azpeitiko Parrokiak

Hileta izango balitz, 18:30ean egingo lukete meza

Igande honetan Arantzazurako Ibilaldia izango da, urtero moduan, Gipuzkoako Elizbarrutiak antolatuta. Azpeitiko Parrokiak autobusak ipiniko ditu joan nahi dutenentzat. Autobusa 08:00etan abiatuko da Betharram aurretik, eta bazkalordurako herrian izango da bueltan.

Gaur gauean amaituko da izena emateko epea, eta ohiko lekuetan eman ahal izango da: Erdi Kaleko Agirre dendan, Sanjuandegiko Belaetxe liburudendan eta Parrokiako Bulegoan.

Erramu eguna, igandean

Datorren igandean, bestalde, Erramu Igandea ospatuko dute. Elizkizuna eta erramu bedeinkapena ere 12:30ean izango da, katekesiko umeekin batera. Hori dela-eta, hileta izango balitz, 18:30ean egingo lukete hori.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide