Azpeitiko EAJk posta bidez bozkatzeko erraztasunak emango ditu

Urola Kostako Hitza 2011ko api. 13a, 12:04

Hauteskunde egunean botoa eman ezin dutenek Batzokira jo dezakete

Astelehenetik ostiralera, arratsaldero, 17:30etik 19:30era posta bidez bozkatzeko tramiteak egin ahal izango dira

Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeen harira, Azpeitiko EAJk posta bidez bozkatzeko aukera eskaintzen die herritarrei. Izan ere, hainbat arrazoirengatik ezinezko izan dakieke zenbaiti bozkatzera joatea: ikasketengatik edo lanagatik herritik kanpora daudenei, bidaian direnei. Era berean, herrian bertan egonik ere, gaixotasunagatik edo adinagatik etxetik irten ezin duten pertsonak egon daitezke.

Hala, botoa posta bidez eman nahi dutenei tramiteak egiten lagunduko die Azpeitiko EAJk. Horretarako, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:30etik 19:30era Batzokian izango dira. Bestetik, 943 81 30 40 edo 677 37 01 45 telefonoetara dei dezakete interesa dutenek informazio gehiago jasotzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide