Korrika etorri eta joan, berriro etortzeko

Uztarria.eus 2011ko api. 13a, 19:04

Azpeitian lehen sartu-irtena egin du lasterketak, 18:00ak aldera berriro itzultzeko

Ehundaka ikaslek hartu dute parte Korrika Txikian

Korrika 17 gurean dugu jada. Arratsaldeko hiruak aldera Matxinbentara iritsi, handik Nuarbe eta gero Urrestilla zeharkatuta, Landetatik bariantea hartu eta Zestoara bidean utzi dute azpeitiarrek. Baina, ez luzarorako, laster bueltan izango baita euskararen aldeko lasterketa: 17:49ak aldera espero da Eskuztara iristea eta, orduan bai, Azpeitiko erdigunea zeharkatuko du. Bazkalondoan lasterketak zeraman abiadura mantenduz gero, baliteke zertxo bat lehenago ere iristea, Urrestillatik esandako ordua baino lehen pasatu da eta.

Txikien festa

Herria Korrika nagusia noiz iritsiko zain dagoen bitartean, gaztetxoenak hasiak dira festaz gozatzen. Ehundaka ikaslek hartu dute parte Korrika Txikian, eta ordu honetan oraindik festa giroan dabiltza plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide