Korrikari harrera beroa

Uztarria.eus 2011ko api. 13a, 20:04

Jendetza batu da Azpeitiko kaleetan euskararen alde

Ikusi argazki bilduma

Tipi-tapa, tipi-tapa, 17. Korrika igaro da herritik.

Jendetza batu da Azpeitiko kaleetan euskararen alde. Eguraldi eguzkitsua lagun eta aurreikusitakoa baino minutu batzuk lehenago, azpeitiarrek harrera beroa egin diote Korrikari. Heldu, gazte eta haur, ehunka herritarrek egin dute bat euskararen aldeko lasterketarekin, askok txalo artean hartuz, eta beste horrenbestek metro batzuk besterik ez bada ere lasterka eginez. Sugetzar koloretsu bilakatu dira erdiguneko kaleak, Korrikarekin.

Bazkalondoan hasi eta arratsalde osoan zehar nabarmena izan da Korrikaren inguruko giroa, lehen igaroaldiarekin eta Korrika Txikiarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide