Azpeitiko mugimendu feministaz hitz egingo dute zapatuan

Uztarria.eus 2011ko api. 14a, 13:04

Sindikatu Zaharrean izango da, 10:00etan hasita

Azpeitiko mugimendu feministan parte hartu duten emakumeek beraien ibilbidea azalduko dute

Azpeitiko emakumeen Jabetze Eskolaren baitan, teoria feministaren inguruko bigarren saioa egingo dute zapatu goizean. Lehenengoan mugimendu feministaren sorreraren eta bilakaeraren berri eman zuten. Bigarren saio honetan, berriz, Azpeitiko eta Euskal Herriko mugimendu feministaz ariko dira. Bertan, garai desberdinetan Azpeitiko mugimendu feministan parte hartu duten emakumeek beraien ibilbidea azalduko dute.

Hitzaldia, Sindikatu Zaharrean izango da, zapatuan, 10:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide