Bakardadearen Kaperan bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuan

Uztarria.eus 2011ko api. 18a, 13:04

Apirilaren 21etik 25era, eta apirilaren 27tik 30era egingo dituzte bisitak 12:00etatik 14:00etara bitartean

Bakardadearen Kaperaren inguruko DVD bat ere atera du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta sei eurotan erosi ahal izango da

Iraurgi Lantzen S.A.k antolatuta, Parrokiako Soledadeko kaperan bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuan.

Bisita horien helburuak kapera eta bere historia publikoari erakustea dira. Herriko eskaintza turistikoa "aberastu nahi" izan dutela ere esan dute Iraurgi Lantzenekoek.

Apirilaren 21etik 25era, eta apirilaren 27tik 30era egingo dituzte bisitak 12:00etatik 14:00etara bitartean. Gainera, Bakardadearen Kaperaren inguruko DVD bat ere atera du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta sei eurotan erosi ahal izango da Loiolako Turismo Bulegoan edo bisita gidatuen egunetan Soledadeko Kaperan bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide