Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa abian jarri dute

Uztarria.eus 2011ko api. 19a, 14:04

Lanak maiatzaren 2tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira, Azpeitiko Udaleko Kultura Sailean

Irabazleak 900 euroko saria jasoko du

Azpeitiko XXIX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketaren oinarriak kaleratu ditu Azpeitiko Udalak. Lanak maiatzaren 2tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira, Azpeitiko Udaleko Kultura Sailean. Irabazleak 900 euroko saria jasoko du.

Kartel lehiaketara nahi duen orok aurkeztu dezake lana, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkezteko aukera izango du, edozein teknika edota material erabilita. Lanek izan beharko duten neurria; 450 milimetro zabal eta 680 milimetro altu da. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak udazkenean egingo dira, eta horiek iragartzeko erabiliko du Udalak kartel irabazlea. Kartelean honako hau zehaztu beharko da euskara hutsean: Azpeitia. XVIII. Euskal Antzerki Topaketak 2011ko udazkena.

Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du eta saritutako lana Udalaren esku geldituko da. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa zabalduko du Udalak, ekainaren 3tik 15ra bitartean. Bertan, erakusketa ikustera joaten direnek gustukoen duten lanaren aldeko botoa emateko aukera izango dute. Epaimahaiaren erabakia uztailean jakinaraziko du Udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide