Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak Azpeitiko Bilduren zerrenda ere inpugnatuko dute

uztarria.com, berria.info 2011ko api. 26a, 20:04

Koalizioaren zerrenda guztiak eramango dituzte Auzitegi Gorenera

Haien arabera, Bildu ETAren estrategian dago eta zerrendakide batzuek Batasunarekin harremanak izan dituzte

Espainiako Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak Bildu koalizioaren hauteskunde zerrenda guztiak (258) inpugnatuko dituzte Auzitegi Gorenean, Justizia Ministerioak gaur arratsaldean zabaldu duenez. Haien artean izango da, beraz, Azpeitiko Bildukoa (zerrendaburua Eneko Etxeberria abokatua eta EHUko irakaslea da).

Fiskaltzak eta Estatuaren abokatua polizia txostenetan oinarrituko dira; Bildu ETAren estrategian dagoela esango dute eta zerrendakide batzuek Batasuna legez kanpoko alderdi politikoarekin harremanak izan zituztela.

Estatuaren abokatuak bihar erabakiko du bihar bertan inpugnatu edo etzi; Fiskaltzak ostegunean joko du, epeko azkeneko egunean.

EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen dute koalizioa.

Inpugnazioez erabakitzeko epeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide