Azpeitiko Bilduk oharra plazaratu du gaur, ostirala, maiatzaren 3rako (asteartea) deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatuz. Eskubide guztien alde. Ilegalizaziorik ez
leloarekin egingo dute, plazan, 19:30ean
Espainiako Estatuaren Fiskaltzak aurkeztutako inpugnazioa eta haren edukia ikusi ondoren, euren zerrenden aurka egiteko "lege aldetik eta juridikoki arrazoi bat bera ere" ez dagoela diote koalizioaren Azpeitiko kideek. "Arrazoi politiko eta guztiz antidemokratikoak besterik ez daude horrelako dimentsioa duen zentzugaberia sustatzeko. Inork ez du lortuko, ez eskubideen urraketaz, ez bere indakeriaz, ez argumentu eta frogak asmatuz edo usteetan edo susmoetan oinarritutako ustezko lotura salaketaz, euskal gizarteak duen askatasun eta bake grinari langak jartzea", adierazi du Bilduk.
Maiatzaren 22ko hauteskundeetan egongo direla berretsi dute koaliziotik, "zalantzarik gabe", eta "Euskal Herriko indar subiranistak, aurrerakoiak eta ezkertiarrak batuko" dituela, "herri honetan zabaldu den itxaropen egoera finkatuz".