Kilometroak 2011ren harira, bakarrizketa saioa antolatu dute datorren zapaturako, hilak 7, Sanagustinen. Bi saio izango dira; 19:00etan eta 21:30ean. Bakarrizketak Ion Plazaolak, Olatz Etxeberriak, Egoitz Lasak, Erika Olaizolak, Mikel Pagadik eta Jone Gorostarzuk egingo dituzte. Aurkezlea, berriz, Kike Amonarriz izango da.
Sarrerak salgai daude dagoeneko. Azpeitian, Ametsa, Zuhatz eta Orkatz tabernetan zein kiroldegian, Ikasberri Ikastolan eta Kilometroetako dendan. Azkoitian, Zurt, Ttakun eta Zakela tabernetan. Zestoan, Uztapide eta Estankoan eta Errezilgo herriko dendan. Sarrerak aldez aurretik erosiz gero 8 euro ordaindu behar dira; egunean bertan, berriz, 10 euro.