Azpeitiko Udalak etzi, osteguna hilak 5, egingo du maiatzeko Udalbatza Osoaren bilkura. Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 20:00etan hasita.
Hauek dira etzi plenoan landuko dituzten gaiak:
- 2011ko apirilaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.
- Ezintasunen bat duten pertsonentzako aparkaleku txartela arautzeko udal-ordenantzari hasierako onarpena ematea.
- Ostalaritza eta Aisialdi jarduerak dituzten establezimenduak jartzea arautzen duen Udal-agintarauaren aldaketari behin betiko onarpena ematea.
- Azpeitiko
San Agustin Kultur Gunea
kultur jardueretarako etxearen kudeaketa eta ustiapenerako kontratazio espedientearen ebazpena. - 2011. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
- 2011. aurrekontuan Bigarren Kreditu Aldaketa onartzea.
- 2010eko aurrekontuaren likidazioa onartzearen berri ematea (Udala, Azpeitiko Euskara Patronatua, Azpeitiko Kirol Patronatua)
- 2011. aurrekontuan Lehenengo Kreditu Aldaketaren berri ematea.
- Obra, eraikuntza eta instalazioen zergaren salbuespen edo hobariak:
- Irisgarritasuna bermatzeko lanak:
- Salbe auzoa, 7ko eraikuntzan igogailua aldatzea
- Barrenetxe auzoa, 5eko eraikuntzan plataforma-jasogailua ipintzea
- Arana kalea, 7ko eraikuntzan igogailua jartzea
- Foru Paseabidea, 4ko eraikuntzan igogailua aldatzea
- Salbe Auzoa, 14ko eraikuntzan igogailua aldatzea
- IƱaki Azpiazu kalea, 8ko eraikuntzan igogailua aldatzea
- Etxe Alai auzoa, 3ko eraikuntzan igogailua jartzea
- Aranagoikoa kalea, 7ko eraikuntzan igogailua aldatzea
- Salbe auzoa, 5-1 C)ko etxebizitzako komuna egokitzea elbarritasuna duen pertsona batentzat
- Arana kalea, 4-2 ezkerreko etxebizitzako komuna egokitzea elbarritasuna duen pertsona batentzat
- Enparan kalea, 32 3.Cko etxebizitza komuna egokitzea elbarritasuna duen pertsona batentzat 0-0
- Nekazaritzako lanak
- URESANDI baserrian biomasa gordetzeko biltegia eraikitzeko egitasmoan obra baimena
- Arrazoi sozialak:
- Azpeitia Lantzen S.K eskatuta Enparan kalea 49-51-53 eraikuntzan tramitatu den jarduera eta obra baimenak
- SAN MARTIN EGOITZA FUNDAZIOAK eskatuta egoitzaren laugarren solairua eraberritzeko lan baimena
- Irisgarritasuna bermatzeko lanak:
- Euskalerria 31-33ko udal-etxebizitza tasatuen behin behineko kalifikazioa.
- Azpeitiko eta Ingurumen Etxea museoaren arteko hitzarmena onartzea.
- EKOBIDRIO hitzarmena bertan behera uztea
- Alkatetzak 2011ko urtarrilean eta otsailean emandako ebazpenen berri ematea.
- Galdera eta erreguak.