Jauzika Heziketa Elkarteak, uda partean Azpeitian egingo diren udaleku irekietarako begiraleak behar ditu. Hori dela-eta, haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begirale eta heziketan behar berezietan adituak direnentzako deialdia egin dute. Curriculumak maiatzaren 20a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.net helbidera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, ondorengo telefonora deitu daiteke: 943 15 71 60.