Azpeitiko eta Bergarako organo-jotzaileek elkartrukea egingo dute

Uztarria.eus 2011ko mai. 5a, 14:05

Etzi, hilak 7, larunbata Bergaran eskainiko dute kontzertua bi herrietako organo-jotzaileek

Elkartrukea denez, ekainaren 11n, Azpeitian eskainiko dute kontzertua

Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskolako eta Bergarako Musika Eskolako organo ikasleek elkartrukea egingo dute. Bi organo kontzertu eskainiko dituzte elkatrukearen baitan: etzi, maiatzak 7an, zapatuan, Bergarako Marina Deunaren Elizako Sakristau Etxean eta ekainaren 11n, igandea, Azpeitiko Esklabetako elizan.

Datorren zapatuan, 11:30ean hasiko da kontzertua Bergarako Marina Deunaren Elizako Sakristau Etxean, eta lau azpeitiar organo-jotzailek hartuko dute parte: Ignacio Arakistainek, Mikel Arenasek, Ane Bereziartuak eta Iñigo Larrañagak. Bakoitzak abesti bat joko du, eta Bergarako bost ikasleek, beste bana. Bederatzi piezak osatutako kontzertua eskainiko dute, beraz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide