Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aintzat hartu du Bildu koalizioaren babes helegitea, eta hau maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan izango da, auzitegiak gaur (ostirala) 00:20 aldera jakinarazi duenez. Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen haren 254 hauteskunde zerrendak igandean tartean Azpeitikoa, Batasunak zuzendu eta kontrolatu zituelakoan, baina Konstituzionalak atzera bota du Gorenaren erabakia.
Sei magistratuk egin dute Bilduren parte-hartzearen alde, bostek kontra.
Lehenago, 23:30ak aldera, debeku ponentzia atzera bota duela jakin da. Hango emaitza ere: 6-5.
Eneko Etxeberria da Azpeitiko Bilduren hautagaia. Hemen Azpeitiko hautagaitza guztiak.
Konstituzionaleko-eta informazio gehiago, Berria.infon