Eskola futboleko mutilek hitzordua dute igandean

Urola Kostako Hitza 2011ko mai. 6a, 12:05

.2000. urtean jaiotakoek 09:00etan dute hitzordua

.2001ean eta 2002an jaiotakoek, berriz, 10:30ean

Lagun Onak Futbol Klubeko futbol eskolak entrenamenduei helduko die oporren ostean. Igande honetan, 2000. urtean jaiotako mutilek izango dute saioa, 09:00etan hasita. 2001ean eta 2002an jaiotakoek, berriz, 10:30ean dute hitzordua.

Datorren igandean, hilak 15, izango da nesken txanda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide