Baigera Jubilatuen Elkarteak Burgosera irteera antolatu du maiatzak 19, ostegunerako. Izena maiatzaren 10etik aurrera eman ahal izango da Baigerako bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean. Joan nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte.
Hilaren 19an plaza atzetik abiatuko da autobusa, 07:30ean. Bidean hamaiketakoa egingo dute; edaria Baigerak emango du. Behin Burgosera iritsita, hirian zirkuitua egingo dute gidarekin. Jarraian, katedralera bisita egingo dute, baina hautazkoa izango da; bisita egin nahi duenak lau euro ordaindu beharko ditu. Bisitaren ostean, 'Cartuja de Miraflores'-en paseoa egingo dute. 14:00etan izango da bazkaria. Itzulerako ordua eta lekua bazkaldu ondoren jakinaraziko dute.