Azpeitiko Udalak atzo, osteguna, maiatzeko ohiko udalbatzarrean, onartu zituen 2011rako aurrekontuak. 2010ean bezala, aho batez onartu dituzte aurten ere aurrekontuak Udalean ordezkaritza duten talde guztiek.
Aurrekontu orokorra -Udalarena, Kirol eta Euskara patronatuena eta Azpeitia Lantzenena batuta- 23.997.559,75 eurokoa izango da. Udalaren aurrekontu propioa 19.788.664,16 eurokoa izango da, 2010ean baino zertxo bat gutxiago; Euskara Patronatuak 654.200,13 euroko aurrekontua izango du, 1.074.342,13koa Kirol Patronatuak, eta 3.463.086,48 eurokoa Azpeitia Lantzen, SArena. "Iazkoarekin alderatuta, eta Azpeitia Lantzen kanpoan utzita, aurrekontu orokorrak %0,98ko jaitsiera du bakarrik. Beraz, esan genezake konpurua mantendu egiten dela", esan zuen Julian Eizmendi alkateak.
Krisia eta ondorengoak kontuan
Bai Eizmendik, bai IƱaki Errazkin hautagai independentistak nabarmendu zutenez, gastuak mantendu eta iazko proiektuak burutzeko helburuarekin gauzatutako aurrekontua da 2011koa.
Amaitzear dagoen agintaldiak krisi ekonomikoarekin bat egin duela gogora ekarri zuen Eizmendik. Hala ere, "nolabait politika antiziklikoa egiteko moduan" izan direla nabarmendu zuen. Diru-sarrera arruntak gutxitu arren, diru laguntzekin-eta -Espainiako Gobernuarenak, Jaurlaritzarenak eta Diputazioarenak, batik bat- gastuak eta inbertsioak "mantendu edo zertxo bat igotzeko" modua izan du azken lau urteetan Udalak, krisiari aurre eginez.
"Ondorengoei", maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ondoren osatuko den korporazio berriari, alegia, zer egoera utziko dieten ere nabarmendu nahi izan zuen Eizmendik. "Krisiaren ondorioak geuk asumitu ditugu, ondorengoei pasatu gabe", esan zuen alkateak, Diputazioari 2011, 2012 eta 2013 urteetan itzuli beharreko dirua aurreratuta eta, gainera, aurreko aurrekontua likidatu ondoren soberakin bezala gelditu diren ia hiru milioi euro erabiltzeko moduan utzi dituztela nabarmentzeko.
2011ko udal aurrekontua
AURREKONTU OROKORRA ETA ENTITATE BAKOITZARENA | |
---|---|
Aurrekontu orokorra | 23.997.559,75 |
Udala (aurrekontu propioa) | 19.788.664,16 |
Euskara Patronatua | 654.200,13 |
Kirol Patronatua | 1.074.342,13 |
Azpeitia Lantzen, SA | 3.463.086,48 |
UDALEKO SAILEN AURREKONTUA | |
---|---|
Ogasuna eta kontuak | 1.532.374,41 |
Hirigintza eta Ingurumena | 3.790.900 |
Hezkuntza eta Gazteria | 727.104,79 |
Kultura eta Euskara | 909.670,13 |
Kirolak | 809.033,02 |
Gizartekintza | 960.920 |
Langileria eta Antolakuntza | 5.624.415,84 |
Festak | 581.360 |
Zerbitzu orokorrak eta Baserriak | 4.306.485,66 |
Alkatetza | 306.000 |
Industria, Merkataritza eta Turismoa | 132.900,31 |
Parekidetasuna | 107.500 |
GUZTIRA | 19.788.664,16 |
AURREKONTUEN ALDERAKETA | |||
---|---|---|---|
2010 | 2011 | 2010eko hasierakoarekin konparaketa | |
Udala (aurrekontu propioa) | 19.997.826,61 | 19.788.664,16 | %-1,5 |
Euskara Patronatua | 646.746,49 | 654.200,13 | %1,15 |
Kirol Patronatua | 990.921,42 | 1.074.342,13 | %-0,98 |
Orokorra (Azpeitia Lantzen kenduta) | 20.764.626,61 | 20.561.473,27 | %-0,98 |
Orokorra | 27.330.682,61 | 23.997.559,75 | %-12,20 |
Aurreikusitako inbertsio nagusiak:
- Done Jakue kaleko urbanizazio lanak egiten jarraitzeko: 300.000 euro
- Bideak: 120.000 euro.
- Beste hiritartze lan batzuk: 245.000 euro.
- Udal-eraikuntzetan egin beharreko lanak: 175.000 euro.
- Soreasu: 900.000 euro.
- Sanagustin: 175.000 euro.
- Nuarbeko frontoia: 405.000 euro.
- Igerilekua: 440.000 euro.
- Baserri bideak: 200.000 euro.
Aurreikusitako kapital diru-laguntzak
- Ur Kontsortzioko azpiegiturentzat: 299.500 euro (Ur Kontsortzioak ezarritako kopurua, BEZ-a barne).