Hilaren 28ko Elkartasun Kroserako izena eman daiteke dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2011ko mai. 11a, 13:05

Elkartasun Eguna iragartzeko argazki jendetsua atera dute. (AAM)

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoan eros daitezke dortsalak 10 eurotan

Egunean bertan, berriz, 12 euro kostako dira

Maiatzaren 28an, zapatua, izango da 2011ko Elkartasun Eguna. Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimendua hasi da eguna antolatzen, herriko preso eta iheslari politikoen senide, lagun eta herritarrekin batera.

Elkartasun Krosa izango da, besteak beste, egun horretan, eta dortsalak salgai jarri dituzte dagoeneko. Azpeitian igerilekuan, Aradi eta Aitzaki kirol dendetan, eta Orkatz zein Txarrantxa tabernetan eskuratu daitezke; Azkoitian, Zakela eta Ttakun tabernetan, eta Zestoan, Koiote tabernan. Aurrez erosita, 10 euro kostako da. Egunean bertan erosiz gero, berriz 12 euro. 11:30ak bitartean erosi ahal izango dira dortsalak, 12:00etan hasiko baita lasterketa.

  1. Elkartasun Krosak sei kilometroko ibilbidea izango du, iaz bezala. Aurreko urteetako ibilbide berdina izango da; herriko plazatik abiatu eta bertan amaituko da, herriko kaleetan ibili ondoren. Emakumezkoetan eta gizonezkoetan lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte sariak.

Berrikuntza moduan, aurten lehen aldiz kirola egiteko elastiko tekniko bana oparituko dizkiete antolatzaileek parte-hartzaile guztiei.

Urtero bezala, bestalde, hamaiketakoa emango diete korrikalari guztiei, eta herriko dendariek emandako opariak ere zozkatuko dituzte.

Lasterketa hasi aurretik edo ondoren aldagelak eta dutxak erabili nahi dituenak, Izarraitz Frontoian izango ditu erabilgarri

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide