Alor desberdinetako herritarrek Bilduren aldeko spota grabatu dute. Bideoan Bilduren irudi den mataza eskuz esku pasatzen dute eremu desberdinetako azpeitiarrek. Hala nola, emakumeek, gazteek, langileek, irakasle eta ikasleek, kultur arloan dabiltzanek, Bilduko hautagaiek...
Bideoa igandean Bilduk Izarraitz frontoian egin zuen ekitaldian erakutsi zuten aurreneko aldiz.