Pilates egiteko talde berria osatu nahi du Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2011ko mai. 18a, 11:05

Talde berria ekainaren 1ean hasiko dira saioak

Izena eman nahi dutenek igerilekura joan edota 943 81 41 21 telefono zenbakira deitu beharko dute

Azpeitiko Kirol Patronatuak pilates kirol teknika izaten ari den arrakasta ikusita, beste talde berri bat sortzea erabaki du.

Talde hori ekainaren 1ean hasiko da saioekin, eta astean bitan elkartuko dira: astelehenetan eta asteazkenetan igerilekuan, 21:00etatik aurrera.

Kirol Patronatuko bazkideek 35,66 euro ordaindu beharko dute ikastaroa. Bazkide ez direnek, berriz, 62,38 euro ordaindu beharko dute. Izena eman nahi dutenek igerilekura joan edota 943 81 41 21 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide