Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatutatako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek, ikasturte bukaerako jaialdia antolatu dute hilak 27, ostiralerako.
Ekitaldi parea ikusteko aukera izango da Sanagustinen, 19:00etatik aurrera. Izan ere, Jabetze Eskolako gitarra ikastaroan parte hartu duten emakumeek kontzertua eskainiko dute Amaia Garmendiaren gidaritzapean. 19:30ean, berriz, Lost & found
antzezlana egingo dute Jabetze Eskolaren baitan antolatutako antzerki tailerrean parte hartu duten emakumeek, Alaitz Olaizolaren zuzendaritzapean.
Behin, jaialdia bukatutakoan, 21:00ak inguruan, afaria eta dantzaldia egingo dituzte Kiruri jatetxean. Afarirako txartela hilaren 25a baino lehen erosi behar da Udaleko Parekidetasun Sailean, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Ikasle, jubilatu zein langabetuek 31 euro ordaindu beharko dituzte. Beste guztiek, berriz, 36 euro.