Zea Maysen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2011ko mai. 18a, 21:05

Zapatuan, maiatzak 21, joko dute Sanagustinen, 22:30ean

Uztarriaren zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar zaio: Zein da Zea Mays taldeko taldeko abeslaria?

Azken ordukoa (osteguna, 11:20): Aurrez erosteko zeuden sarrera guztiak saldu dira

Zea Mays taldeak Azpeitian emango duen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bere bazkideen artean. Zapatuan, maiatzak 21, joko du Zea Maysek Sanagustinen, 22:30ean. Kontzertu horretarako aurrez salgai jarri diren sarrerak agortu egin dira gaur bertan. Zapatuan bertan, 22:00etatik aurrera, 30 sarrera salgai jarriko dituzte Sanagustinen bertan.

Uztarriaren sarreren zozketan parte hartzeko, bidali ondoko galderaren erantzuna, izen-abizenak eta telefono zenbakia, uztarria@uztarria.com helbidera: Zein da Zea Mays taldeko abeslaria?

Erantzunak bidaltzeko epea ostiralean, maiatzak 20, 11:30ean bukatuko da. Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eta noiz jaso ahalko dituzten, saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azken ordukoa (osteguna, 11:20): Aurrez erosteko zeuden sarrera guztiak saldu dira. Hala ere, egunean bertan, zapatuan, 30 sarrera egongo dira salgai Sanagustinen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide