Hamaikabatek etorkizunean nolako Azpeitia nahi duen irudikatu dute bideoan. Eta, Hamaikabatekoek diotenez, "eremu hutsen, degradatuen edota erabiltzen ez direnen birmoldaketari lehentasuna ematen diogu".
Hamaikabatentzat herriak barrurantz hasi behar du eta ez kanporantz, eta plazak "zentralitatea" berreskuratzea dute helburu. Gainera, "hiri garapen orekatua eta epe luzeko ikuspegia duen herri antolamendua defendatzen dugu", dio Hamaikabatek.