2011ko udal hauteskundeen jarraipen informatiboaren barruan, Uztarria Komunikazio Taldeak mahai-ingurua egin zuen, Azpeitiko alkategaiekin, asteartean, maiatzaren 17an, Sanagustinen. Erlo Telebistak jaso zuen saioa bideoan eta albiste honetan ikus daitezke bideo zatiak.
Mahai-inguruan, Jesus Larranagak (EAJ), Eneko Etxeberriak (Bildu), Juan Karlos Arellanok (Aralar), Inaki Uribek (PSE-EE) eta Aitor Arangurenek (Hamaikabat) hartu zuten parte. PPren hautagaia, Manuel Palacio, ez zen Sanagustinen izan; Uztarriak gonbidapena luzatu zion bere garaian, baina ez zuen erantzunik jaso.
Hona mahai-ingurua lau bideotan: