Uztarria Komunikazio Taldeak Zea Maysen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere bazkideen artean. Lorea Zabala Urizar eta Olatz Gorrotxategi Muxika izan dira irabazleak, eta beraz, bihar, zapatua, 22:30ean eskainiko duten kontzerturako sarrera bikoitz bana eskuratuko dute.
Zein da Zea Mays taldeko abeslaria? galderari erantzun behar zitzaion sarreren zozketan parte hartzeko, eta erantzuna Aiora Renteria da.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.