Datorren astean hasiko dira 2011ko Sanjuandegiko festak. Hilaren 31n hasi eta ekainaren 5ean bukatuko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, "aurtengo festak ere mimo handiz prestatu ditugu, maite dugun auzoa delako, maite ditugun jaiak direlako".
Egitarau zabala prestatu dute: musika, dantza, ume jolasak, bazkaria, afaria... eta egitarauarekin guztien "gustuak eta beharrak asetzen saiatu" direla esan dute Xanjuandeiko Festa Batzordekoek: "Heldu eta gazte, auzotar eta beste lekuetako emakume eta gizon, guztientzat tokia egin dugu auzoan eta hori izan liteke gure garaipen xumea".
Hala ere, antolatzaileen esanetan, bada beraien esku ez dagoen aldagai bat: jendearen parte hartzea. Hori dela-eta, helburua betetzeko asmoz, eskura dituzten bitarteko guztiak eta ideia guztiak "martxa jarri" dituztela esan dute.
Aurtengorako, gainera, balkoian jartzeko maindireak atera dituzte. Horrenbestez, "balkoiak kolore gorriz betetzeko eta amona mantangorriri merezi duen ongi etorria emateko" adierazi dute Festa Batzordekoek. Bestalde, festetara gerturatzerik ez dutenei "agurra eta besarkada bat" bidali diote antolatzaileek.
Hona egitaraua:
Maiatzak 31, Asteartea
22:00 Idiazabalgo Txiste-kontalariak Diego tabernan.
Ekainak 1, Asteazkena
20:30 Bertso afaria Baigera IIn BeƱat Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.
Ekainak 2, Osteguna
21:00 Mus txapelketa Ongi Etorri erretegian. Izen ematea 30 euro ordaindu beharko da.
Ekainak 3, Ostirala 'Gazte eguna'
18:30 Auzoko lokalaren irekiera eta luntxa
19:30 Amona Mantangorriren jeitsiera
19:35 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta
21:00 Gazte afaria
23:00 Saloiko dantzak Jose Mari Orbegozorekin
23:00 Never Surrender, Itziarren semeak eta Laket taldeen kontzertuak.
Goizaldean: batzuizopajana
Ekainak 4, Larunbata 'Auzo eguna'
10:00 judo erakustaldia Kimura klubaren eskutik igerilekuan
12:00 Ume jolasak Jose Antonio Agirre plazan
13:00 Triki-poteoa
15:00 Auzo bazkaria
17:30 Txokolatada
18:00 Erraldoi eta buruhandiak Skandalue elektrotxarangak lagunduta
19:00 Hau den auzue hau!
20:00 Kontzertua: Arantzetan
21:00 Afaria
22:30 Kapoeira eta Sevillanak
23:00 Fiachras eta Ze esatek! taldeen kontzertuak
Karpan, gaupasa DJ referee-rekin
Ekainak 5, Igandea
06:00 Txokolatea
07:00 Sokamuturra
09:00 Salda
10:30 Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira
12:00 Dantzari txikiak
16:30 Haurrentzako poney eta zezenak
18:30 Herri kirolak
20:00 Amona Mantangorriren igoera
Informazio gehiago behar izanez gero egin klik hemen