Ikasberri Kirol Elkarteko Jubenil Mailako mutilen taldea mailaz igo da eta, beraz, datorren urtean Ohorezko Jubenil Mailan izango da.
Jubenil Mailako taldeak lehenengo postuan bukatu zuen ligaxka eta, zapatu honetan, hilak 28, beste ligaxkako lehenengoaren kontra jokatuko du finala. Orion neurtuko ditu indarrak Ikasberrik Astigarragako Mundarroren kontra, 16:15ean hasita. Hala, irabazlea jubenil mailako txapelduna izango da.