Lekeitiko eta Ondarroako ikastolen alde antolatu dute aurtengo Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko eguna. Boga leloa jarri diote eta Ondarroan izango da egun guztiko festa.
Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusak jarriko ditu, bertara joan nahi dutenentzat. 09:30ean aterako da autobusa anbulategitik.
Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 151246 telefono zenbakira deitu beharko dute bihar, zapatua, 13:00ak baino lehen.