Joan den ostiralean, hilak 27, Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatutatako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek, ikasturte bukaerako jaialdia egin zuten, Sanagustinen.
Gitarra ikastarokoek emanaldia eskaini zuten lehenengo, eta antzerki taldekoek Lost & found
antzezlana egin zuten segidan. Jende ugari elkartu zen kulturgunean.
Hona gitarra ikastaroko emakumeen emanaldiko bi bideo: