Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako Jabetze Eskolen baitan, Gorputzaren erotika
izeneko ikastaroa antolatu du. Ekainaren 11n, zapatua, izango da ikastaroa eta gorputzaren bitartez sentitzeko ahalmenaz ohartzea eta gozatzea eragozten duten mugak gainditzen ikastea izango da ikastaroaren helburu nagusia.
Olatz Berasategi sexologoak gidatuko du ikastaroa eta Saindikatu Zaharrean izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Antolatzaileek esan dutenez, ikastaroa euskaraz eskainiko dute. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena Parekidetasun Sailera joanda, 943 15 79 28 zenbakira deituta edo parekidetasuna@azpeitia.net helbidera idatzita.